XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bataio historikoa ehun eta berrogeitamar urte lehenagokoa dela.

Hau da, 750. aldera.

Izenaren lehen agerpen honek lehenagokoa eta ondorengoa bereizten ditu Bizkaiaren historian.

Alegia, seinale bat da, hala barrukoek nola kanpokoek, asturiarrek kasu honetan, lurraren eta bertan bizi direnen arteko identitateaz kontziente izaten hasiak direnaren seinalea.

Oraingoz, identifikatutako lur-eremua Bizkaiko Jaurerriaren lurralde- eta erakunde-bilbea osatuko duten lau lurraldeetarik hiruri dagokie.

Enkarterriak, Kronikan Sopuerta eta Karrantza izenez ageri direnak; Orduñako ibarra; eta Bizkaia nuklearra, hau da, Ibaizabal eta Deba ibaien arteko eremua.

Azken espazio honetan agertzen da, 920. urtearen aldera, Momo izeneko konde bat, infanta nafar batekin ezkondua.

Testigantzaren laburrak galerazi egiten du hala kondearen eskuduntzak nola garai hartan Bizkaia nuklearrak politikoki eta lurraldez izan zezakeen estatutua ezagutzea.

Beharbada, ahaidetasun-taldeek hartzen zuten gunea da, bakoitzak bere buruzagia duela.

Haien buru, une hartan, aipatu Momo hori egongo zen.

Antzeko kasuetatik dakigunez, bertako buruzagi bat izango zen, nafar erregeak erakarri nahiko lukeena, konde tituluaz goratuz eta bere alabetariko batekin ezkontaraziz.

920.etik 1180.era: Jaurerria